jueves, 7 de junio de 2012

Estreinaldia: Leioa

Nerbioso geunden. Aste bete lehenago Urnietan egindako aurre estreinaldiak, aho zapore ona utzi zigun. Baina, nerbioso geunden.

Anartz eta Aiert, goizetik egin zuten Leioarako bidea. Aldez aurretik prestatutako argiak eta soinua begiratu eta egokitzera abiatuak ziren. Estreinaldian, lanerako eta laguntzeko prest den jendea ondoan edukitzea, ederra dala gero! Beraz, esker mila Leioako auditoriumean lanean eta laguntzeko (beti ez doaz batera) zeuden horiei.

Bazkalostean zitatuta geunden Garazi, Maitane, Onintza, Gotzon, Unai eta Ramon, gure jantzien diseinatzailea. Kotxean (edo limusinatxoan) abiatu ginen elkarrekin. Nerbioso geunden. Ahal bezela, aulkiak, maletak eta jantziak kotxeko atzealdean sartu, eta aire egokituari egurra emanez (lehioak jaistea, kotxe barrua egokitzeko modu bakarra) abiatu ginen. Nerbioso eta gogotxu.

Bertan, Artedramako lagunek, ongi etorria egin ziguten. Eurak izan dira, gure emanaldiaren estreinaldia Leioan egiteko aukera eman digutenak. Beraz, "Biba Lipus, Iñigo, Irantzu, Iasone!"; eta nola ez, Anari ere (Leioako arduraduna)

Luzaketak, beroketak... eta aurre enseioa. Nerbioso gaude. Gogotxu gaude. Estreinaldia, gertu da.
Kamerinoan, azken ikutuak. Guapa(go) eta guapo(ago) jarri eta... "bertsoka, bertsoka!"

..............................................................................................

Ederki pasatu dugu, gozatu dugu.

Kamerinoetan dutxatu, argi filtroak bildu, aulkiak gorde eta... luncha. Patata tortilla, urdaiazpiko eta pastel tartean, gertukoen eta gerturatutakoen babesa, beroa eta animo hitzak jaso ditugu.

Esker mila Leioako atea zabaldu eta gure oinen birikak auspotzeagatik!

Leioako auditoriuma. 2012.06.02



No hay comentarios:

Publicar un comentario