miércoles, 5 de septiembre de 2012

Uztapideren herrira

Merezi eta beharrezkoa genuen atsedena izan dugu errimak oinetaneko kideok. Urte osoa lanean pasa ondoren, eta estreinaldien giraren ondoren, atsedena behar zuten gure errimak eta ixiltasuna behar zuten gure oinak.

Indarberrituak itzuli gara Artelekuko ensaio geletara baina. Taldekide berriak tarteko, errimak eta oinak, airean jartzeko irrikaz gaude.

Ikasturte berria irailaren 8an hasiko dugu Uztapide handiaren herrian, Zestoan.
Eszenario berri bat izango da Zestoako pilotalekua. Estreinaldi gira antzokietan hasi genuen arren, gure dantza ez dugu antzokietara mugatu nahi. Bertsoa eta dantza, leku guztietan egokitu litezkela uste dugulako. Bertsolarien urteroko plazan jarriko ditugu errimak dantzan, frontoiaren soiltasunean idatziko ditugu dantzak.

Larunbatean beraz, nahi dugun neurri eta doinuan jardungo gara Zestoan. Gaia jarri nahi?


No hay comentarios:

Publicar un comentario