lunes, 18 de junio de 2012

Olatu berde eta mendi urdinen artean

"Ez eman hautatzeko. Hemen geratuko naiz. Olatu berde eta mendi urdinen artean." zioen Kirmen Uribe Ondarrutarrak bere poema batean.

Guri ere, ez eman hautatzeko bertsoa eta dantzaren artean. Oinak maite ditugulako. Oinekin jolastea gustoko dugulako. 

Taldekideek ez zuten Ondarroako antzokia ezagutzen. Dantzariak iristerako, dena ia prest. 
Antzokiko kamerinoa, berria zen guretzat. Paretak, zuri zuriak izango ziren margotu zirenean. Antzokiaren urteetako bidean baina, bertatik igarotakoen textuak, arrastoak... oinak zeuden marrazturik. Eta gu, gure luzaketa, beroketa, laka, krema (eta ez Lavanda usaiduna e!! ño!!). 

Antzokiko Txominekin, emanaldia hasteko gertu!
Antzoki ederra da Ondarroakoa. Eta nola ez, Antzokiko Txomin arduradunaren mimoen aurrean, Artelekuko gure ensaio lokalean bezela, etxean. Esker mila Txomin-i batipat, eta antzokiko langile guztiei ere, txapela kendu eta oina altxa besterik ezin dugu egin. 

Txaloek, entzuleen erantzunak, kaleko giroa bezain beroa. Gustora igotzen gara oholtzara, baina gustorago jaisten gara bertatik.

Oholtzako izerdi putzutan oinak ondo errimatu ondoren, garbigailura erropak sartzeko moduan bukatu dugu emanaldia. Gozatu dugu. Ia dena ondo irten da (play-pausek egin zuen poto bat baina...)

"ez eman hautatzeko. Hemen geratuko naiz. Olatu berde, mendi urdin eta Ondarruko antzokira bertaratutako lagunen artean"

No hay comentarios:

Publicar un comentario