domingo, 27 de enero de 2013

Bertso egunean dantzan

Hasi dugu urtea Errimak oinetaneko kideok. Ederki hasi gainera. Non hasiko eta ... Bertso egunean.
Bertsozale elkarteak urtero antolatzen duen egun handian parte hartzeko aukerari ezin genion ezezkorik esan. Gustora eta mimoz zaindu gaituzte egun osoan zehar.

Goizean hasi dugu gure bertso egun partikularra. Plaza berri edo Kostituzio plazan ginen zitatuak. Bertan bukatuko zen bertso egunaren goizeko ekitaldia.. Bertsolariak, Bulebarretik hasi ziren kantuan. Bretxan segi eta gurera hurbildu ziren bukaeran. Dema moduko bat egin genuen bost bertsolariak eta Errimak oinetaneko kideok. Hasierako agurrak kantatu eta dantzatu genituen; eta puntutako saioarekin bukatu. Plaza ederra zegoen. Orain aste bete, tanbor hotsak bete zuten plaza; bertso egunean baina, bertsoak eta dantzaz bete dugu.



Errimak oinetaneko taldekide denok parte hartu dugu Bertso egunean. Batzuk goizean eta besteak arratsaldean. Bertsozaleen eguna, gure egun ere bihurtu dugu.

Bertso egunean parte hartu behar zuten guztiok bazkaldu dugu elkarrekin. Giro ederra bildu dugu mahai bueltan. Kafea bukatu bezain pronto, lehen ensaioa genuen Kursalleko kubo handian. Dena prest zegoen... non kokatu zehaztu, audioa prestatu eta berotze lanetan jarraitu dugu.

Pianoan exeri eta belarriak gozatu dizkigu gure dantzari batek, beroketa gelan geundela. Dantzan onak bakarrik ez garela gero!!! Andoni Egaña, Jon Maia, Igor Elortza, Maialen Lujanbio eta Xabier Lizaso hurbildu zaizkigu eta bertan egon gara, "Piano" hitzaren jatorri eta "Joxe Azarolaren" historia entzunaz. Beti ikasten da zeozer...


Gustora irten gara oholtzatik. Errimak oinetan iritsi da bertsozale askorengana. Batzuk iada, ulertuko zuten zertan datzan emanaldia.

Bertso eguneko afarian ere, izan gara. Errimak oinetaneko taldekideon egunak ere, gaua izan du. Afariarekin hasi eta nola, non, noiz bukatu den...hauxe da konta genezakeen guztia.


Esker mila Bertsozale elkarteari eta bertso eguna antolatzen aritu diren guztiei.

No hay comentarios:

Publicar un comentario