martes, 3 de julio de 2012

Azpeitiko aldaretik

Iritsi gara. Gogo bete maleta
Ederra da Azpeitiko San Agustin aretoa. Bertan gaudela, Arteko klaseetan ikasitako izenak ekarri genituen gogora. Aldare, erretaula, kupula... San Agustin bera ere, zutik eta zurrun, ez genuen urruti.                     Atzean genuen, zaindari. Edo, gure zain?

Uztaileko lehen eguna da. Uda hasi berria izan arren; uda aurreko azken emanaldia da Azpeitikoa. 


Puntual iritsi ginen bertara. Kamerinoan, ensaioko erropak jantzi eta aretoko tabernaren barra ertzean jarri ginen.


Kristalezko basoan eskatu genituen kafesneak. Ez genuen pizgarri berezirik behar, kafesnearen beroak, kafearen kafeinak eta lekuaren edertasunak baina, puntuan jarri gintuen. 
Bertako teknikariarekin (Xabi... chapeau!!), argi eta soinu froga guztiak bukatu eta prest utzi genuen. 
Ispilutxo, ispilutxo...
baietz!!!... ederrenak zaretela!!!
Aurre salmentako datuak onak ziren. Oso onak. "beteko duk!" esaten zigun Aitorrek (Antzokiko arduradunak)(Aitor... Chapeau x2). 
Kamerinoko azken ikutuak, ukituak... baina umoretxu. Umorea izan ohi da nerbioak botatzeko modu bat. Irripar tonto bat, eta bi, eta hiru... Nerbioak, kezkak... irriparre txikietan askatzen ditugu.  
Ordua iritsi da. Atzeko atetik irten eta kanpotik, atarirantz goaz. Ez zen bide luzea. Ez zaigu oso motza egin baina. 
Bagoaz, eta bagatoz. 


200 lagundik gora bildu da San Agustinen. Giroa bero, txalo ozen... Jendeak, gure gogotik eta ilusiotik edan duela dirudi. Edo, akaso guk eman diegu edaten?


Gozatu dugu. Berriz ere, gozatu dugu. Eta gozarazi dugu; berriz ere, gozarazi.  Azpeitiko San Agustineko aldarean, bertsoaren eta dantzaren pekatari sentitu gara.
.
Emanaldia hasi aurretik,
emanaldian ahotsa jarri duen Olatz Pratekin.
Esker mila bertaratu, eta batipat, bertako sentiarazi gaituzuen guztioi. 


Eta nola ez, bagenuen ahots bati arpegia jartzeko gogoa. bagenuen ahotsari arpegia jartzeko irrika.
Olatz Prat Azpeitiarrak, emanaldiko zenbait bertsori ahotsa, hotsa... eta zergatik ez, bihotza ere jarri dio.

Eta guk, ahots, hots eta bihotz horri, begirada eta irriparra erantsi diogu. Plazer bat eta esker mila, Olatz!

(Sanagustingo web guneko linka, hemen)

No hay comentarios:

Publicar un comentario