sábado, 17 de noviembre de 2012

Goxo goxo Zaldibin

Aspaldi ez genuela saio aurretik, kafetxo bat hartzen. Kafesne ederra atera ziguten Zubiondon. Kristalezko baso ederrean, Zaldibiarrak genituen inguruan eta galdetu gintuzten ea gaueko emanaldikoak ote ginen...bazuten gure berri.
Kultur etxera sartu eta... ño, kalefazioa badabilela!! eta bai, goxo zegoen aretoa, goxo eta bero.
Kamerinoetan egokitzen asmatu eta ensaio orokorrari ekin genion.

 Ondo irten zen guztia eta hasi zen emanaldi aurreko, ispilu aurreko unea. Ispilu txiki bat, bost arpegirentzat. Eta kamerinoa txikitxoa zenez.. oholtzan egokitu genuen. (argazkian ikusi litekeen bezela)

Jendea iada, barrura sartzeko prest zen. Eta aretoko ia aulki danak bete ziren. Gustora hasi ginen, giroa ere ederra zen. Orain arteko saioetan ez bezela, bertsoen errepikapena, entzuleek kantatzen zuten, eta hori... guretzako berria zen, ederra.

Eta ederki zihoan dena ... baina krak egin zuen Aiert zuzendariaren aldakak. Taldekideak, Aierten arpegi zuriarekin egin genuen bat.
Hala ere, gure emanaldiak inprobisaziotik badu, eta Aierten ezina, denen artean zuzendu ahal izan genuen. Hala ere, Aiert bezelako dantzari batek, ezina ez du geratzearekin lotzen. Mina, ahal bezela ezkutatu eta, berean jarraitu zuen emanaldia bukatu bitartean.
Eta iritsi zan bukaerara eta bertaratu ziren txalo, zorion mezu eta animoak... minak baretzeko beste izan ziren, ibuprofeno eta izotz bolsarekin batera.

Pozik iritsi ginen Zaldibira. Ederki zaindu eta mimatu gaituzte Zaldibiko udaleko kideak... eta gure pozerako, Saroi Jauregi adiskide eta emanaldian ahotsa jarri duena bertan zen. Bere herrian geunden eta Saroi, gure emanaldian da.

Aierten fibra haustura tarteko, aho zapore gazi gozoa utzi digu Zaldibiko emanaldiak. Zaldibik baina, gozo bezain goxo hartu gaitu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario