martes, 5 de febrero de 2013

Uztaritzek bero hartu gaitu..

Herri soinu elkarteak goxo hartu gaitu Uztaritzeko frontoian. 
Hartzaro festibalean parte hartzeko aukera izan genuen Errimak Oinetaneko kideok. 

Negu giroan iritsi ginen Uztaritzea. Hotza, euria... negu giroa izan arren, plazer bat da Lapurdiko bideetan barna joatea. 
Aurreneko aldia zen Lapurdiko lurretan oinak dantzan jarri ditugula. Uztaritzeko frontoia ederki zen prestatua. 
Herri soinu elkarteko Asierrek eta Justinek, mimoz hartu gaituzte. Alurr dantza taldeko lagunak genituen telonero (luxuzko teloneroak gainera), eta euren "Izanak dirau, 1512" emanaldian ondoren ekin genion errima eta oinei. 


Nora begira ote gaude?
Frontoi atariko ikastolako gurasoak dirua biltzeko, jaki ederrak jarri zizkiguten bidean. Bi emanaldien arteko atsedena baliatuz, bertaratutakoen sabelak dantzan jartzeko modukoa pastel, ogitarteko eta delakoak eskainiz. Guk, dantzatu behar genuelako bestela... ez ginen eurengandik urruti egongo. 

Gustora jardun gara Uztaritzeko oholtza oin eta errima bidez astintzen. Txaloen beroak ere, gure barruak astindu dizkigu. Pozik egin dugu etxerako buelta; baina, bide hauetatik barna ibiltzeko gogoz gaude. Ez dakigu noiz, baina itzuliko gara! Eskerrik aunintz Herri Soinu, eskerrik aunintz Uztaritze!


No hay comentarios:

Publicar un comentario