lunes, 18 de marzo de 2013

Elgeta hotzean, espaloia bero!

Batzuk siestan, besteak bazkalosteko kafean, edo pelota partidu, edo sofaren epelean goroldioa bezela; ... baina gu, Elgetarantz, igande arratsaldeen egokitasuna eztabaida gai genuela.

Bagenuen Elgetara hurbiltzeko gogoa. Espaloia antzokia, plaza ederra baita. Bueno, plaza ederra eta batipat, bertakoak egiten dute ederra oso.

Bagenekien ondo hartuko gintuztela. Eta horrela izan zen, mimoz hartu gaituzte, goxo.

Ensaioan, antzokiko oholtzak urteetan pairatutako zaurietan "tiritak" jartzen egon ginen. Urteerako pupuak, trapuz estali, eta oinak berotzen hasi ginen.

Puntuan hasi genuen emanaldia. Artiston puntualidadean alegia, zazpiak eta bost. Ordua baino bost minutu beranduago hastea ez omen da berandu, puntual hastea omen dala zioen Zarauztar batek.
Espaloiko plaza bete zen. Jende gogotxu sumatzen zen. Dena egoki zegoen, oinak errimatzeko ezin hobeto. Espaloiko lagunak, ederki mimatzeaz gain, ezin hobeto ipini ziguten dena, gure lana egiteko. Esker mila Gorka, Iban eta besteak!

Pozik bukatu dugu neguko azken emanaldia. Nahiz eta guretzat udaberria, Elgetan hasi.
Udaberri on danori!


No hay comentarios:

Publicar un comentario