lunes, 17 de septiembre de 2012

Markina: Izarrenpean

Errimak oinetaneko Limusing partikularrean, aire egokiturik gabe, abiatu ginen Markina-Xemeinera.
Emanaldi aurreko ensaioa
Uhagon kultur guneko terraza izango zen gure oinen pausaleku.

Zerua urdin zen. Urdin eta argitsu. Baina izarrak prest zeuden gure emanaldia ikusteko. Gaua hastearekin batera hasi behar genuelako...
Uhagon kultur guneko ganbarako ispilu handien aurrean jantzi, orraztu, makilatu, berotu eta delakoak eginda... jaitsi ginen. Uhagoneko ataria ederki prestatu ziguten bertako adiskideak (Esker mila Tere, Aintzane...)

Hurbildu zen jendea Markinara. Ez genuen asko ikusten ilunpean. Baina sumatzen zen euren beroa. Batzuk, mantapean babestuta... besteak, mobiletik argazki eta irudiak grabatuz... pasiloan, ume txiki bat gurekin bat dantza egin nahiean... adineko (baina gazte) zenbaiti, irririk arpegitik borratu ezinik.

Pozik sartu ginen Limusingean berriz denok. Ilunpean egin genuen etxerako buelta. Ilunpean baina pozik gu eta bertakoak ere, halatxu.

Kalean egindako lehen emanaldiaren balorazioa... halako gau giro, entzule eta lekuan... ederto!!








No hay comentarios:

Publicar un comentario