lunes, 17 de septiembre de 2012

Oinak besarkatuz

Ez gara Maroto, eta ez Espartero ere. Baina gure errimak eta oinen besarkadak eskaintzera hurbildu gara Bergarako pilotalekura. Kotxea aparkatzea kosta zaigun arren, puntual iritsi ginen lekura. Saio aurreko ebakia hartu eta, prestaketetan hasi ginen. Frontoia ederra zegoen.

Emanaldi aurreko ensaioa, oholtzako egurran gainean jardun ginen. Dena prest zegoen gu iristerako eta ongi etorria egin zigun Maider, Bergarako teknikariak (esker mila mimoengatik Maider...eta animo itzulera eta txikiekin)

Pilotarien aldagelan prestatu eta "pelotako Irujo" sentitu ginen. Bezperako Markinako saioko emanalditik, gorputza bero genuen eta erropa ere ez genuen horrenbeste zikindu. Gure lehen asteburua zen bi emanaldi genituenekoak (espero azkena ez izatea).

20:08 minutu eta "play" eman genion CDari. Argiak piztu eta hasi zen "bertsoka, bertsoka". Esker mila Iñigo eta Mikeli (izenak hala zirela uste det). Halako argi eta soinu teknikariekin, plazerra da. Argiak finko behar zutenean, euren iniziatibaz eta gure animoaz, argiak kantu bakoitzera egoki zituzten eta... bejondeizuela!!

Saioa bukatu eta entzuleen zorion mezuak ez ziren aparte.
Bergarak badu besarkadarekin lotura. Errimak oinetaneko kideok Maroto eta Espartero izan ez arren, besarkatuak irten ginen pilotalekutik.




No hay comentarios:

Publicar un comentario